palacio de arozteguia slow asignada. REJILLA y POST master

Baztan ibarraren ikuspegia.

Baztan Ibarra unibertso idiliko eta berdea da; larrez tapizaturiko mendi ttipien artean kukuturik, kondairazko larreek dekoraturik; haritzek, pagoek eta gaztainondoek osaturiko collageak apaindutako oihanak; eta han eta hemen herrixka maitagarrien eta eraikin megalitikoen pintzelkadak.

Baztan ibarra Nafarroako iparraldean dago eta liluratzen gaituen paradisu bateko kide egiten gaitu. Ibar pribilegiatua da klimagatik, orografiagatik eta historiagatik. Bidaiaria ibarraz maitemintzen da bertan sartu orduko. Kondaira eta tradizio anitzetako lurraldea, izaki mitologikoekin, sorginekin, kontrabandistekin eta xarmaz beteriko herriekin. Ezin bisitatu gabe utzi hauek bezalako tokiak:

  1. Ziga, herri maitagarria eta abegikorra, muino batean eraikita, ibarreko zaindaria balitz bezala. Baztango begiratoki honek ibarreko ikusmira panoramikoa eskaintzen digu.
palaciodearozteguia.dibujo.027.post

Ikuspegia Zigako begiratokitik.

  1. Aritzakun eta Urritzate haran xarmagarriak. Lurralde honetan badira artisauak, jauregiak, kapareak, abenturazaleak, kontrabandistak. Milaka urteko euskara zaharraren sehaska.
  1. Sorginen, magiaren eta aztikerien munduan murgiltzeko aukera dago Urdazubiko eta Zugarramurdiko lezeetan, non sekulako akelarreak ospatzen ziren XV. mendean. Lezeetan sarturik kondairaren misterioak eta lezeko forma zoragarriek liluratuko gaituzte.
Nafarroako Gobernuko Turismo Marketingerako Zerbitzuak emandako argazkiak.

Nafarroako Gobernuko Turismo Marketingerako Zerbitzuak emandako argazkiak.

  1. Nafarroa. Urrotz eta Beintza-Labaien artean mendiko bi urtegi ezkutatzen dira,1920. urtean eraikitakoak. Pagadiek inguraturik daude eta horrek magia berezia ematen dio tokiari. Leurtzako Urtegiak Aisiarako Natur Eremu izendatu ziren. Ingurune fresko eta lasaigarria irudikatzen dute, magiaz beterikoa Nafarroako Pirinioaren erdian.
  1. Bertiz, naturak eta historiak marrazturiko irudi ezin ederragoa da. Oihaneko faunak, errekek, ur-jauziek eta pagadiek Nafarroako erakusgai hoberenetariko bat egiten dute.
Nafarroako Gobernuko Turismo Marketingerako Zerbitzuak emandako argazkiak.

Nafarroako Gobernuko Turismo Marketingerako Zerbitzuak emandako argazkiak.

  1. Bidexka berde baten amaieran Xorrroxingo  ur-jauziaren eta lasaitasunaren taupadak adituko ditugu, Bidasoa ugaldeko iturburuan, gure eskualdean Baztan ugaldea deitzen dutena. Erratzuko herriak erakutsiko digu bidea eta haren oinatzak are ugaldearen bihotzean ere marraztuko dira.  Baztango harribitxia da Xorroxingo ur-jauzia, oihan eta paisaia natural magikoetako benetako urrezko edergarria.

Esta entrada también está disponible en: Spanish