Nafarroa, paisaia ederren eta gune naturalen komunitatea, Slow Tourismerako interes foku  nagusitzat  har daiteke, zeinak lasaitasuna eta naturarekiko harreman zuzeneko erlaxazioa bilatzen dituen.

palaciodearozteguia.dibujo.031.post

Turismo lasaia goraldian dago eta horixe islatzen dute Nafarroa bisitatzen duten turisten %60k, zeinek bidaia-esperientzietan erlaxazioa eta natura bertze ideia batzuen aitzin paratzen duten, eguneroko bizimodutik deskonektatu ahal izateko.

Nafarroako Gobernuko Turismo Bulegoaren arabera, azkeneko galdetegiek diote Nafarroara iristen diren turisten %32 atseden hartzeko etortzen direla eta bertze %24k egunerokotasunetik deskonektatzeko aukeratzen du eskualdea. Hau da, %56k  Slow Tourism delakoarekin edo turismo lasaiarekin loturiko jarduerak egiteko hautatzen dute Nafarroa.

Nafarroa %100 naturala da, gune naturalez, babestutako gunez eta bide berdez gainezka horniturik dago. Honek paisaia ezin ederragoa eratzen du, turismo lasaiaren leiala denarendako lagun bikaina. Turismo mota horrek paisaiarekin harreman zuzena sustatzen du eta bertako jendearekin integratzen laguntzen du, baita hemengo tradizioekin, festekin, kulturarekin eta gastronomiarekin ere.

Nafarroak bidaiariaren eskuetan ostatu-aukera anitz paratzen ditu (landetxeak), kirol-jarduerak (xendazaletasuna, BTT, abentura parkeak…) eta baita jatetxe hoberenak ere, non horietako mahaietan eserita jakirik goxoenak dastatzeko aukera izanen duten Nafarroa Kalitatearen markaren babespean.

Esta entrada también está disponible en: Spanish