Zergatik ez sartu gure agendan hitzordu aldaezin bat eta SPA batera joan gure barne nahiz kanpo oreka berreskuratzeko, eta gure bizi-erritmoetara egokitzeko?

Eguneroko bizimodu lanpetuarekin gure gorputza muturreraino eramaten dugu gehiegizko lanarengatik, tentsioengatik, estresarengatik, elikadura txarrarengatik edo eginbeharren pilaketengatik. Batzuetan gorputzak geldialdi bat oihuka eskatzen digu minen, antsietateen, umore aldaketen eta insomnioaren bitartez. Horixe da orduan, atsedenaldi bat hartzeko unea, gure gorputza eta burua erlaxatzekoa.

palaciodearozteguia.dibujo.032.post

SPA (Salus Per Aquam) batek gure osasunerako onura anitz eskaintzen ditu:

Fisikoak

  • Sistema immunologikoa aktibatzen du, metabolismoa goratzen du eta hipertentsioa prebenitzen du.
  • Odolaren zirkulazioa estimulatzen du.
  • Kirolik egin gabe pisua galtzen laguntzen du.
  • Diabetikoendako onuragarria da: odoleko azukre-maila jaitsi egiten du.
  • Giharrak erlaxatzea lortzen du: efektu antiinflamatorioak eta lasaigarriak ditu.
  • Digestio-arazoak, gernu-aparatua eta prostata hobetzen ditu.
  • Emakumezkoen nahasteetarako, nerbio-gaixotasunetarako eta arnasbideetako asalduretarako gomendagarria
  • Larruazala tonifikatu eta elikatzen du. (Dermatitis atopikoa, psoriasia eta lupusa hobetzen ditu)
  • Gorputzeko malgutasuna hobetzen du.
  • Gure gorputza desintoxikatzen du.
  • Insomnioari eta nekeari aurre egiten die eta prebenitu egiten ditu.

Psikologikoak

  • Estresa eta antsietatea murrizten ditu.
  • Burua erlaxatzen du eta ondoez psikikoa desagertzen da.
  • Kontzientzia espirituala areagotzen du.
  • Bizi-energiak orekatu eta gorputzeko energia fluxuak areagotzen ditu.
  • Larritasun emozionala hobetzen du.

Estetikoak

  • Edertasun tratamendua (gorputz peelinga, aurpegiko hidratazioa, masaje erreduktorea…)
  • Itxura distiratsuagoa.
  • Zahartzearen efektuak gutxitzen ditu.

Spa tratamendu egoki batekin pilak berriro kargatuko ditugu eta gure gorputzeko eta buruko oreka berriro berreskuratuko ditugu. Ez du inporta zein tratamendu aukeratu, gure bizitzan geldialditxo bat egite hutsarekin eta  gorputzari behar duen zainketa ematearekin,  gure osasuna eta autoestimua hobetuko dira, ziurtasuna irabaziko dugu, eta, bistan denez, horrek dakartzan onura estetikoak.

 

Esta entrada también está disponible en: Spanish