Aroztegiko Jauregia

Aroztegiko Jauregiak historia luzea gordetzen du beren horma sendo eta bolumen eskergaren artean. Aroztegikoak Erdi Aroko jatorria du (Nafarroako Suen Liburuan jada ageri da 1366. urtean) eta Baztango “antzinako orubeko” ahaide nagusien hamabi jauregietako bat da, hots, Nafarroa 1513an Gaztelaratu baino lehenago jada zeuden jauregi haietako bat.

Haren noblezia eta pribilegioak Nafarroako Joan II eta Blanka errege-erreginen zedula batek kreditaturik daude 1439. urtean, eta gerora berretsi egin zituzten Karlos Vianako Printzeak 1445ean eta Fernando IIak 1513an. Dokumentuak Nafarroako Artxibategian gorde dira. Ahaide Nagusien jauregiak leinu-burutzat hartzen dira eta noblezia zaharrenaren oinetxetzat. Jauregitarrek eserlekua zuten Nafarroako Erresumako Gorteetan.

palaciodearozteguia.dibujo.004.post

Toki batek ez ditu inoiz ahaztu behar bere ohiturak eta tradizioak, eta, batez ere, bere nortasuna, baina aldi berean, aldatzen jakin behar du eta inguruneak ematen dizkion aukerez baliatzen. Jarduera honekin, Nafarroako eta Baztango ondare historikoa berreskuratzen da, jatorriz garrantzitsuenetako bat izan zen jauregi bat zaharberritzen delako eta haren inguruan jarduera-gune berri bat sortzen delako.

Aroztegiko Ahaide Nagusien Jauregia zaharberritzea Baztango ondare historiko-arkitektonikoa berreskuratzea baina anitzez ere gehiago da, norbere burua aurkitzea ere badelako. Hantxe, gizakiak betidanik naturatik bizi izan diren tokian,  hantxe bizi da gaur etorkizuneko ateak ireki dituen eta bere esfortzua bildu duen belaunaldi baten herentzia .

Esta entrada también está disponible en: Spanish