Gune Naturalak

 

 AROZTEGIKO HARIZTIA IBAR LASAIAREN PAISAIAN

 

palaciodearozteguia.dibujo.030.post

 

Baztan, berez, atseden berdea da. Natura eta arkitektura batzen diren ibarra da, non edertasuna maila gorenera iristen den, eta non baztandarren izaerak beren sustraien noblezia zaharra erakusten digun.

Baztan oso estimatua da duen paisaia idilikoarengatik, herriz eta bordaz zipriztindurik, klimaren leunarengatik eta antzinatik enklabe historiko eta kultural garrantzitsua izateagatik  . Bere baitan biltzen ditu hainbat altxor natural, hala nola pagadi zabalak, tontor xutak, erroitz gaitzak, erreka gardenak, aurre-historiako kokalekuak eta zoko ezin ederragoak.  Horregatik da Baztan toki imitaezin bat, bizipen autentikoak eta ahaztezinak oparituko dizkigun ibar bat.

Ingurunea, zalantzarik gabe, sosegu-, ongizate-, lasaitasun- eta osasun-erreferente garbia da. Aroztegia aldean dauden elementu natural nabarmenenak zelaian integratutik geratuko dira, proiektua trazadurarekiko eta ingurunearekiko begirunerik handienarekin diseinatu baita. Bi errekak mugatzen dute ibilbidea, eta horietako bat ibai-parke bat bezala egituratuko da, aldi berean paseatzeko eta lasaitzeko toki bat sortuz, Hoteletik bertatik hara joateko bidea izanen delarik.

Hainbat elementu berreskuratuko dira. Hala nola Tellariko askaldegia, hariztia eta labadore zaharra. Zuhaiztiak kontserbatuko dira eta baita zuhaitz bakartuak  ere, ibai-landaredia leheneratuko da eta oihanberritzeak bertako espeziekin eginen da.

Zuhaizti honen erabilera publikoa aurreikusita dago, Baztango ohituren arabera. Erran gabe doa, ibarraren barnean herriguneak dituzten tokietako berezko paisaiaren nortasuna kontserbatuko dela.

 

palaciodearozteguia.dibujo.006.post

 

Baztan bisitatzen duen edonork eguneroko estresarendako atsedena hartzen du haren zoko ederretan, eta Baztan despeditzen dutenak ziur daude ez dela hori izanen bertaratuko diren azken aldia. Baztango berdetasun xarmagarria,  haren erliebe uhindua eta  lasaitasuna emeki harrapatzen gaituen melodia bilakatzen dira. Horregatik deitu izan dute Baztan “ibar lasaia” eta, ziur gaude, hori dela bisitariari eskaintzen ahal dion xarmarik handienetako bat .
Aroztegiak bere edertasuna aldarrikatuko du helmugara iritsi nahian bere bideetan barneratzen diren guztien aitzinean.

Esta entrada también está disponible en: Spanish