Nafarroa, bere aukera gastronomiko zabalarekin, dastamena hunkitzen duen lurraldea da. Benetakoaren baloreak, jateko plazerak eta produktu ezin hobeak dastatzeak definitzen dute Nafarroa.

Nafarroako Erresumak liluratu egiten gaitu eskaintza zabal batekin eta eskaini egiten dizkigu, bertzeak bertze, hamaika kolore, eta era guztietako paisaiak eta tradizioak, betiere gastronomiarik aberatsarenarekin lagunduta.

palaciodearozteguia.dibujo.033.post

Europa jatetxerako emandako argazkiak.

Nafarroako geografiak mahaian arta berezi batez eta dastamena asetzeko helburuarekin zerbitzatutako sentsazioen mundu batetik barrena bidaiatzera gonbidatzen gaitu. Itzal handiko sukaldarien eskutik plater tradizionalenak zein berritzaileenak aurkezten zaizkigu, beti luxuzko gonbidatuekin, horietako anitzek jatorrizko izendapena dutelarik: Nafarroako produktu hoberenak lerroz lerro paratuta desfile ezin goxoagoa eskainiz mahai-lagunendako.

palaciodearozteguia.dibujo.034.post

Europa jatetxerako emandako argazkiak.

Nafarroako baratzeko “izarretatik” hasita (orburuak, zainzuriak, piperrak, borraja, kardua…), ondoren produktu mikologiko eta haragi anitz (ehiza, arkumea, txahala), segi esnekiekin (Idiazabal eta Erronkari gaztak) eta gozoki tipikoekin, eta buka patxaranarekin. Hau guztiau izen hobereneko nafar upeltegietako ardo bikainekin lagunduta. Produktu hauek guztiek nafar plateren alfonbra gorritik desfilatzen dute.

palaciodearozteguia.dibujo.035.post

Europa jatetxerako emandako argazkiak.

“Nafarroa” jatorrizko deituraren babesarekin, lurralde honetako produktuek gure kultura gastronomikoa goraipatzeko garrantzi handia hartzen dute, betiere, freskotasunari, naturaltasunari, jatorrizkotasunari, tradiziozkotasunari eta goi-mailako sukaldaritzari dagozkien  premisekin. Nafarroa osoan zeharreko zaporeen unibertsoa.

 

Esta entrada también está disponible en: Spanish