Golfa

palaciodearozteguia.dibujo.003.post

AROZTEGIA GOLF ZELAIA 

Aroztegia golf zelaiak hotela inguratzen du eta etxaldea zeharkatzen du iparraldetik hegoaldera kalitate handiko diseinuarekin eta edertasun apartarekin. 9 zulo ditu eta pare 72 da (itzuli bikoitzekoa). Bi errekak mugatzen dute ibilbidea, eta horietako bat ibai-parke bat bezala egituratuko da, aldi berean paseatzeko eta lasaitzeko toki bat sortuz, Hoteletik bertatik hara joateko bidea izanen delarik.

Naturan murgildutako golf zelaia da, tokiko orografiara moldatuz diseinatu egin dena, zuhaizti autoktono adierazgarri guztiak gorde dira, eta baita zuhaitz nabarmen bakartuak ere. Gainera, proiektu osoa ezaugarritzen duten ingurumen-balio berberak aplikatuko dira.

Ura  hornitzeko zein biltzeko konponbideak kontsumoa minimizatzeko eta optimizatzeko helburuarekin proiektatu dira, euri ura biltzetik eta bertako putzuetatik abiaturik, urmael erregulatzaileak eta ur-biltegiak sortuz. Ureztatze konputerizatutako sistema bat erabiliko da eta estazio meteorologiko bat izanen dira. .

Aroztegiak, bai sorkuntzagatik zein diseinuagatik, Espainiako iparraldea zipriztintzen duen kalitate goreneko eta edertasun ezin handiagoko golf-zelaietako bat izan nahi du. Horietako batzuk oso hurbil daude, errate baterako, Jaizkibel, eta sarituak izan diren Ultzama  (Birdwatching Ryder Cup 1997 eta Madera Verde 2004) eta Izki  (Madera Verde 2008).

Eraikuntzan eta mantenuan ingurumen-irizpideak eta bermeen araberako antolakuntza egonen da, baita indarrean dagoen ingurumen-legedian (gestión ambiental ISO 14001, Golf Environment Organization Legacy y Audubon International)  biltzen diren iraunkortasun-ezaugarriak eta ingurumenarekin bateratzea.

Zelaia hotelerako osagarri bikaina bihurtuko da, goraldian dagoen kirol bat jokatzeko azpiegitura emanen diolako eta gainera, turismo diferentziatu bat erakarriko duelako, eta ingurunea edertuko duelako.

Honi lotu behar zaio hurbil dauden 30 golf zelaiak (horietako 9, 50 kmetara baino hurbilago daude), inguruan 38.000 federazio baimen baino gehiago daudela eta kirol honek sustrai sakonak dituela Frantziako hego-mendebaldean eta Gipuzkoan. Horrek guztiak Baztanen erakarmena, golf helmuga bezala, handiagotzen du. Espainia izan da azken urteotan Europako golf turismoko lehen aukera, betiere Portugal, Turkia, Eskozia eta Irlandaren aitzinetik (KPmG Insights Golf).

GOLF ESKOLA

Golf zelaiarekin batera Nazioarteko Golf Eskola bat ere sortuko da, azken uneko joeren eta teknologien arabera  garaturik, eskualdea “golf-helmuga” bezala sustatuz. Era berean, bertakoendako nahiz golf bezeroendako programak garatuko dira, turismorako irekirik egonen den kirol proposamenak eskainiz.

Eskola eta zelaia bera ere, eskualdeko gainerako kirolekin harremanetan paratuko dira, eta horrela sortuko dira  kirolen arteko komunikazioa eta indartuko da ekimen anitzen arteko elkarbizitza, horien artean, errate baterako, eskualdean egiten diren  kirol sustraituenak eta tradiziozkoenak eta baita naturan garatzen diren kirol berriak ere.

Esta entrada también está disponible en: Spanish