palaciodearozteguia.dibujo.024.post

Golfa Espainiako iparraldean sendoturik dagoen kirol produktu turistiko bat dugu. Gaur egun, Nafarroako iparraldean dagoen Baztan ibarretik hurbil dauden golf zelaietan badira  golf zirkuitu batzuk ezarrita eta horietan hainbat ekitaldi antolatzen dira.

Mundu mailako golf-turismoan Espainia helmuga aitzindaria da. KPMG Aholkularitzaren Golf Atalaren azken txostenen arabera,  gure herrialdea mundu mailako golf turismoan lehen aukera  bezala azaltzen da hurrengo urteetan, beti ere Portugal, Irlanda eta Eskoziaren aitzinetik.

Golf munduko turista batek 4tik 7 egunetara erabiltzen ditu golf-bidaia labur bateko egonaldian, eta 7 egunetik 14ra opor luzeago batzuetan. Normalean 4 eta 6 partida bitartean jokatuko ditu 3/5 golf-zelai desberdinetan  bere oporretako astean zehar.

Golf oporretarako helmuga hautatzeko orduan, garrantzi gehien hartzen duen alderdia  zelaien kalitatea izaten da. Gero  paketearen prezioa,  instalazioen irisgarritasuna  eta hurbileko bertze golf-zelaien kopurua datoz.

Espainiako iparraldea hazkunde azkarreko golf  helmuga da.  Irlanda eta Eskoziarekin alderatzen da, golfaren sehaskarekin, baina Espainiak alderdi hobeak ditu, hala nola  klima hobea, denboraldi luzeagoa eta golfa, spa/wellnesarekin, enoturismoarekin, sukaldaritza bikainarekin eta esperientzia kultural eta natural erakargarri batekin konbinatzeko aukera. Espainia iparraldeko izen handieneko bi golf-zelai (Jaizkibel eta Ultzama) Aroztegiko Jauregitik 40 kmtara daude.

Frantzian, Biarritz inguruan, badaude hotela+ golfa  paketea eskaintzen duten golf-zelai taldeak, zeinek  gastronomia eta lasaitasuna konbinatzen duten, eta 4 zelai desberdinetan jokatzeko aukera eskaintzen duten. Era horretan eskualdean oso estimatua den golf helmuga bat eraiki dute.

Aroztegiko Jauregiko golf proiektu berria gaur egungo golf zelaien sarean integratuko da, modu honetan kirol eskaintza zabalduz. Eraginguneko hotel hoberenetariko batzuk aipatutako zelai horien inguruan kokatzen dira. Gaur, Nafarroan, hiru golf zelai eta pitch & putt bat daude, eta federatutako 3.300 jokalari zenbatzen dira (Real Federación Española de Golf 1/1/2016). Aroztegiaren eragingunean golfa errotutako kirola da non 100 kmko erradioan 38.500 baimen baino gehiago zenbatzen diren. Beraz, eskari sendoa badago, eta hazkunde handiko potentziala ere badago.

Horrez gain, Aroztegia Proiektuak, zelaiaren eskaintzaren osagarri bezala, Nazioarteko Golf Eskola baten sorrera aurreikusten du. Bertan programa desberdinak garatuko dira ingurukoentzat, hizkuntza zein golf ikasleentzat eta hoteleko bezeroentzat.

Esta entrada también está disponible en: Spanish