Jatorria eta filosofia

AROZTEGIA,  ZURE HELMUGA NATURALA

 

palaciodearozteguia.dibujo.005.post

Aroztegia sentimendutik jaiotako proiektua da, Nafarroako etorkizunean parte hartzeko helburu irmoarekin.

 

Palacio de Arozteguia S.L. jatorri baztandarra duen enpresa familiar bat da eta Aroztegia Proiektua Nafarroan, Baztan ibarrean, sustatzeko helburuarekin sortu zen.

Enpresaren kide garenok proiektua Baztango sentimendutik eta eredu familiakotik abiatuta garatu dugu. Gure aitatxi-amatxien memoria iraunarazteaz harro sentitzen gara, ingurumena eta ibarreko ohiturak errespetatuz, betiere Nafarroaren garapena eta etorkizuna sortzeko helburuarekin.

Gure asmoa turistei bidaia-esperientzia perfektua eskaintzea da, gaur egungo Turismo Lasaiaren joeren barnean txertaturik; esperientziak biziz, bidaiak sakontasunean dastatuz, eta lurraren eta naturaren aberastasunarekin disfrutatuz.

Aroztegia hiru elementuk osatzen dute: Hotela, Golf zelaia eta Bizitegi-gunea. Hiruek Nafarroa nazioarteko helmuga turistikoa  bilakatuko dute. Hau da, Nafarroako sustapen turistikoa Baztandik bultzatzea da gure proiektuaren filosofiaren ardatza,

Era berean, Aroztegiak Golf eskola bat, Lorezaintza eskola bat, gune berdeen berreskurapena, Tellariko askaldegia eta ibai-parke baten sorrera ere izanen ditu, dudarik gabe eskualdeko dinamizazioan eraginen duten proiektuaren osagarriak izanen direnak.

Beraz, honetaz guztiaz ari gara: naturaz, bailara lasaien kontzeptua indartzeaz, bisitariak paisaiarekin kontaktuan eta bizipen sakonaz disfrutatu dezakeen helmuga eskaintzeari buruz, naturaren baitan kirol jarduerak praktikatzeari buruz eta zonaldeko nortasunarekin zuzenean lotuta dauden praktika kulturalen  garapenari buruz ari gara (hala nola, Nafarroako festak, ohiturak eta gastronomia).

Gure proiektua osatzen duten elementu orok gure baloreak islatzen dituzten HIRU PRINTZIPIOETAN konektaturik eta definiturik daude:

1.- Diseinua eta epe luzerako pentsamendua. Aroztegia ingurune- eta kultura-integrazioan oinarritzen da.

Jauregiko zaharberritze lanak bisitariei eraikuntzaren beraren historia nahiz bailarako eta Nafarroako historia helaraziko die. Eskaintza gastronomikoak Nafarroako produktu hoberenak eskainiko ditu. Golf zelaiko eko-diseinua lurreko orografiari egokituko zaio. Dentsitate baxuko bizitegi-gunearen garapena ibarrean eta paisaian tipologia tradizionalaren bitartez integratuko da. Bertako jatorrizko guneen berreskurapena eta gune berdeen sorrera gozamen publikorako. Eta, azkenik, eskolak sortuko dira, bai golfekoa bai lorezaintzakoa, eskualdea jarduera berriekin dinamizatuko dutenak.

2.- Ingurunea.

Aroztegia Jauregiko taldea errespetu handieneko  abiaburuen arabera lanean ari da ingurumen naturala zaintzeko, jarduketaren eta  aitzineko ondare naturalaren arteko oreka lortuz. Erreken ibilguaren trazadura eta ingurumena errespetatuko dira ibai-parke bat sortuz eta Tellariko askaldegia eta hariztia berreskuratuko dira. Azken hauek orografian eta gaur egungo eskualdeko irudian integratuko dira, ezarpena gaur egungo topografiari egokituz. Uraren hornikuntza berezkoa izanen da lursailean dauden bi putzuren bitartez. Gainera, zuhaitz-autoktonoen espeziei buruzko ikerketa eta katalogazio sakon bat egin da ingurumen-balore handiena duten horien zainketarako.

3.- Tokiko loturak. Tokiko mailan burutuko diren proiektuari dagozkion elkarrekintzen eta konpromisoen bitartez.

Aroztegiak eskualdeko historia berreskuratuko du ondarea zaharberrituz. Era berean, harremanetarako, kirolerako eta aisialdirako guneak sortuko ditu. Tradizio gastronomiko handiko eskualdean dagoenez, horrekin bat eginen du  eta Baztango eta Nafarroa osoko produktuen erakusleihoa izanen da. Azkenik, errandako guztiarekin biztanleria inguru honetan finkatzen lagunduko du.

Aroztegia proiektuaren ARDATZ ESTRATEGIKOAK hauek dira:

     TURISMOA.- Nafarroaren erakargarritasuna Baztandik sustatzea, nazio eta nazioarteko jomuga turistiko bezala.

     NATURA.- Ingurumena errespetatzea, jarduketa naturan integratzea. Nafarroa Berdeari buruz ari gara, lurralde lasaiaz.

     KIROLA.–  Kirola sustatzea, baita bere onurak eta bere baloreak ere; eta haren praktika eta irakaspena erraztea.

     OSASUNA.- Osasunaren zainketa eta hobekuntza bultzatzea inguru lasaigarriak eta gune terapeutikoak sortuz.

     AISIA.- Aisialdiaz eta denbora libreaz gozatzeko guneak eta instalazioak eskaintzea.

     KULTURA.- Gure herriko kultura errespetatzea, mantentzea eta zabaltzea, historia eta ondarea biziz.

     GASTRONOMIA.-  Nafarroako gastronomiaz Baztandik gozatzea.

Aroztegia gaur egungo nazioarteko joerekin bat dator, gero eta sendotuago dagoen turismo lasaiarekin hain zuzen ere.

 

 

 

Esta entrada también está disponible en: Spanish