Bizitegia

AROZTEGIA, BIZITZEKO AUKERA BAT

Bizitegi-eremua Aroztegia izeneko multzo turistikoaren hirugarren elementu osatzailea da.  Diseinu zainduari esker, ingurune naturalean ongi integratzen da eta Baztango tradiziozko tipologiarekiko begirunea erakusten du. Etxe gehienak ekialdeko magalean eta hegoaldean kokaturik daude, ederki orientaturik eta ibarrari eta golf zelaiari begirako sekulako ikuspegiarekin, oso multzo erakargarria sortuz.

Erabilera publikoko gune  zabal eta berdeak izanen dira eta  etxebizitza-eremua ondoko herriekin konektaturik egonen da autoendako eta oinezkoendako ibilbideen bidez.

Ibarraren eguneroko bizitzan integraturik, Aroztegiak asebeteko ditu naturan bizi nahi duenaren beharrak, zentzumenetarako babeslekua izanik eta gozamenerako eta atsedenerako tokia bilakatuz.

 

palaciodearozteguia.dibujo.007

105 lursail eraikigarrik osatzen dute bizitegi-eremua. Bertan hainbat etxebizitza tipologia izanen dira: familia bakarreko etxeak, bi-bizitzako etxe parekatuak eta kolektiboak. Guztiak bertako tradiziozko arkitekturaren araberakoak izanen dira , ingurumenarekin bikain integratzeko diseinaturik , naturan bizitzeko guneak sortzeko asmoarekin.  Proiektua hainbat fasetan garatuko da eta hotelarekin eta golf zelaiarekin batera  edertasun apartako multzo bakarra osatuko dute ingurune natural pribilegiatu batean.

Esta entrada también está disponible en: Spanish