Dolores Redondo idazlearen Baztango trilogiak bere bizitza zinematografikoa hasi du Marta Etura aktore protagonistarekin.

“Zaindari ikusezina” lehenengo liburuaren egokitzapena da eta Fernando Gonzalez Molinak (Palmeras en la nieve) zuzendu du.

Marta Etura y Carlos Librado.

Marta Etura eta Carlos Librado “Nene”.

Martxoaren 28an “El guardián invisible” pelikularen filmazioa hasi zen, Dolores Redondo idazlearen “Triología del Baztan” (Ediciones Destino) literatura-fenomenoaren lehendabiziko emanaldian oinarritutako thriller bat. Liburuak 700.000 irakurle baino gehiago izan ditu eta, gainera, Estatu Batuetan argitaratu berri da.

Publikoak eta kritikek txaloturik, eta 30 hizkuntzatan baina gehiagotan argiraturik, “Zaindari ikusezina” nobelak mundu hipnotiko eta basati batera garraiatzen du ikuslea Amaia Salazarren (Marta Etura) eskutik, Nafarroako Foruzaingoko Giza Hilketen saileko inspektoreburua dena. Emakume gogorra, ausarta, intuitiboa, zorrotza, eta giza-gaiztakeria aurreikusteko berezko ahalmena daukana, eta isilpean gordetako haurtzaroko trauma batek markatuta dagoena…

Thriller honen filmazioa lau astez luzatu zen Elizondon, nobelako ekintzak gertatzen diren Nafarroako toki berberetan, eta gero Madrilera mugitu zen.

Irudian, ezkerretik eskuinera, Carlos Librado "Nene" aktorea, Fernando González Molina zuzendaria, Marta Etura aktore protagonista eta triologiako idazlea den Dolores Redondo, prentsari harrera eginez Elizondoko zubian.El pasado 14 de abril, en su tercera semana de rodaje, todo el equipo de la película citó a los medios de comunicación en Elizondo, para conceder entrevistas e informar de cómo estaba resultando el rodaje de un thriller en el que tanto el Valle de Baztan, como la personalidad de la propia Policía Foral, Amaia Salazar (interpretada por Marta Etura) tienen una importancia y complejidad fundamental en el desenlace de esta historia de asesinatos.

Irudian, ezkerretik eskuinera, Carlos Librado “Nene” aktorea, Fernando González Molina zuzendaria, Marta Etura aktore protagonista eta triologiako idazlea den Dolores Redondo, prentsari harrera eginez Elizondoko zubian.

Joan den apirilaren 14ean, filmazioaren hirugarren astean, pelikulako talde osoak komunikabide guztiak bildu zituen Elizondon, elkarrizketak emateko eta hilketei buruzko thriller honen amaieran garrantzi eta zailtasun berezia duten filmazioaren ezaugarrien berri emateko: Baztan ibarreko kokapenak, Nafarroako Foruzaingoaren partaidetza, Amaia Salazarren (Marta Eturak antzeztuta) lana…

Hau da pelikulan parte hartu duten aktoreen zerrenda: Marta Etura (“Celda 211” eta “El hombre de las mil caras”), Elvira Mínguez (“El desconocido” eta “Truman”), Carlos Librado “Nene”, Francesc Orella (“Lasa y Zabala”, “Stella Cadente”), Itziar Aizpuru (“Loreak”), Patricia López, Mikel Losada, Miquel Fernández (“Cien años de perdón”, “Vulcania”), Quique Gago Pedro Casablanc-ekin (“B”, “Truman”), Paco Tous (“Somos gente honrada”, “23-F: La película”), Ramón Barea (“La corona partida”, “Negociador”), Manolo Solo (“B”, “La isla mínima”) eta Susi Sánchez (“Julieta”, “Truman”).

EL GUARDIÁN INVISIBLE Atresmedia Cine, Nostromo Pictures eta El Guardián Invisible-ren produkzio bat da Nadcon-ekin koprodukzioan eta Atresmediaren partaidetzarekin eta DeAPlanetak banatuko du.

SINOPSIA. Baztan ibai ertzean, Nafarroako izen bereko ibarrean, neska nerabe baten gorpua biluzik ageri da. Haren egoerak duela hilabete bat gertaturiko hilketa batekin lotzen du  Amaia Salazar (Marta Etura) inspektoreak eta kasuak  Elizondora, haren jaioterrira bueltan eramanen du. Ikerketa zuzentzeko beharrak bizitza osoan berariaz haren jaioterrira saihestutako itzulera eraginen du. Kasuaren berezko zailtasunei eta bere barneko mamu propioei aurre egin beharko die. Amaiaren ikerketa hiltzaile bihozgabearekin atzemateko erlojupeko lasterketa bat da, sineskerietan eta sorginkerietan aberatsa den herri batean.

Esta entrada también está disponible en: Spanish